Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urteko Batzar Nagusia egin du
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko bazkideek urteko Batzar Nagusia egin zuten iragan eguenean, Zornotzako Jauregibarria baserrian. Bertan, 2025aren balantzea egin zuten, eta 2026ari dagozkion aurreikuspenak ere plazaratu zituzten.
Elkartearen helburu eta proiektu nagusiak azaldu zituzten lehendabizi Ione Narbaiza Gallastegi koordintzaileak, Jone Larrinaga Dañobeitia hezkuntza eragileak eta Igor Menika Bengoetxea aisialdirako eta gazteen plazaratzerako eragileak.
Ondoren, Beñat Vidal Gurrutxagak, zuzendaritzako kideak, talde horren berri eman zuen, zuzendaritzak 2026ari begira edukiko dituen erronkak zein lanerako funtzionamendua azaldu asmoz. Honakoa izango da zuzendaritza taldearen osaketa berria: Belate Olabarria Astobiza izango da lehendakaria; Vidal, idazkaria; Aissa Intxausti Aburruzak, berriz, diruzaintzaren ardura edukiko du.
Bokalei dagokienez, ondorengoak izango dira: Ainhoa Markinez Arruza, Asier Galarza Garai, Eneko Abasolo Txabarri, Idoia Anzorandia Kareaga eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza. Gaineratu dutenez, Paule Loizaga Legarrak zuzendaritza taldea utzi du, hark egindako beharra “eskertu” zitzaion bazkideen bileran.
Lagunarteko giro atseginean biribildu zuten 2026ari begira hain garrantzitsua den bertsozaleen urteko Batzar Nagusia: talde argazkia eginez eta mokaduan bilduz.