Eguenetan ere, zesta-puntak beteko du Jai Alai
Afizionatuen mailakoen zesta-punta bultzatuko du Gernika Jai Alai Eskolak antolatu duen Eguenetan Jai Alai Txapelketak. Lehen mailako partiduak jokatuko dituzte eguenero, gaur (martxoak 5) hasita.
Zortzi bikote ariko dira zein baino zein gehiago, bi taldetan banatuta: A taldean ariko dira Astelarra II-Oyhenard, Txanika-Danel, Bixente-Laborde eta Javier-Uranga, eta B multzoan Garcia-Aratz, Arrasate-Bereau, Aaron-Oierdi eta Celaya-Argoitia. Bikote bakoitzak hiru partida lehiatuko ditu hasierako fasean, nork bere kategorian, eta gero, talde bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finalaurrekoetara. Sailkapen fase hori maiatzaren 28ra bitartean lehiatuko dute, eta finalaurrekoak ekainaren 4an eta 11an lehiatuko dutuzte. Finala, berriz, ekainaren 18an izango da.
Hala, gaur, Astelarra II-Oyhenarden eta Javier-Urangaren arteko aurrez aurrekoak abiatuko du aurtengo lehiaketa.
Hala, txapelketagaz, antolatzaileek afizionatuei zein kirolariei “txapelketa gehiago” jokatzeko aukera eskaini gura diete, baita udalerrian afizionatu mailako partida onak sustatu ere.