Garazi Calderonek irabazi du otsaileko Ezetz Jakin lehiaketa
Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 75 lagunek parte hartu dute otsailean, eta, horien artean Txuma Lopezek jaso du bigarren saria. Dagoeneko martxan dago martxoko galdetegia.
Euskara sustatzea bilatzen duen Gernika-Lumoko Berbalagunen Ezetz Jakin lehiaketak beste sari bat banatu berri du: otsaileko saria, Garazi Calderonentzat izan da. Hilabete horretan 75 lagunek erantzun zituzten lehiaketako galderak, eta Calderonek jaso du Anaiak jatetexean bi lagunentzako asteburuko otordua egiteko oparia.
Bestalde, zozketa bidez banatzen duten saria Txuma Lopezentzat izan da, eta herriko establezimenduetan hurrengo bi hilanbeteetan gastatzeko 20 euroko bonoa eskuratu du.
Berbalagunetik otsaileko lehiaketaren “balorazio positiboa” egin dute, eta martxoko lehiakean parte hartzeko deia egin diete, izan online bidez, izan paperean. Izan ere, dagoeneko eskuragarri daude paperezko galdetegiak kultur etxean, kiroldegian edo herriko tabernetan, baina digitalean ere prest dute. Hilaren 26ra arte egongo da parte hartzeko epea, eta martxoko irabazleak Azules jatetxean bi lagunentzako otordu bat eskuratuko du.