Seitik sei partida irabazita, Emakumezkoen Binakako Txapelketaren finalerdietan dira Arrizabalaga eta Bergara
Emakumezkoen Binakako Txapelketako Igorreko partiduan 22-2 nagusitu ziren Arrizabalaga eta Bergara Aldai eta Arrillagaren aurka. Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal izango dituzte aurkari finalerdietan.
Emakumezkoen Binakako Txapelketako Igorreko partidua.Emakume Master Cup Emakumezkoen Binakako Txapelketa Nagusiak ezagutzen ditu domekan (martxoak 8) Agurainen jokatuko diren finalerdietan ariko diren bikoteen izenak, eta bertan egongo da Olatz Arrizabalaga pilotari gernika-lumotarra, Arrate Beragaragaz bikotea osatuta. Sei partidatik sei irabazita ailegatuko dira finalaurrekoetara —sei partidutan 61 tanto bakarrik egin dizkiete—, eta aurrean izango dituzte Ainhoa Ruiz de Infante eta Nora Mendizabal. Beste finalerdian, aldiz, Sagarduik eta Enara Gamindek Amaia Aldai eta Miriam Arrillaga izango dituzte aurrez aurre.
Finalaurrekoak zehaztu aurretik, baina, bi jardunaldi jokatu dituzte asteburuan, eta Igorren 22-2 nagusitu ziren Arrizabalaga eta Bergara Aldai eta Arrillagaren aurka. Partidak ez zuen tentsio handirik izan, bi bikoteek ziurtatuta baitzuten Aguraingo finalerako txartela, eta igarri zen: Aldaik eta Arrillagak ez zuten euren egunik onena izan, eta ezer gutxi egin ahal izan zuten, lehen ligaxkako bikoterik sendoena izan den Arrizabala eta Bergararen aurka. Azken bi pilotariak txapelketako txapela janzteko faborito garbiak dirudite, baina orain, bikote guztiak zerotik hasiko dira berriro.

Emakumezkoen Binakako Txapelketako Igorreko partidua.Emakume Master Cup