Jose Manuel Gabantxoren 'Saregiñek' margolana jaso du udal egoitzak dohaintzan
Jose Manuel Gabantxo artista bermeotarrak bigarren margolan bat eman dio dohaintzan Sancti Spiritus udal zaharran egoitzari. 'Saregiñek' udal ondasunen barruan geratuko da, eta egoitzako areto nagusian egongo da ikusgai.
Argazkia: Bermeoko Udala Itsasoan eta itsas tradizioan inspiratutako lanak sortzeagatik ezaguna den Jose Manuel Gabantxo margolari bermeotarrak bere Saregiñek margolana dohaintzan eman dio Sancti Spiritus udal zaharren egoitzari. Margolana egoitzeko areto nagusian jarriko da ikusgai, egoiliar zein bisitariek egunero ikus dezaten; areto berean dago, hain zuzen, Gabantxok ia dohaintzan emandako Bermioko enbarkaziluek margolana ere.
Gaur goizean [otsailak 23] sinatu dute Saregiñek udal ondasunen barruan geratzen dela baiztatzeko dokumentua egoitzan, eta bertan izan dira udal ordezkariak, egoitzako arduradunak eta baita egoiliarrak ere. Denek eskertu dute Gabantxoren “eskuzabaltasuna eta herriarekin duen konpromiso irmoa”. Izan ere, margolan horrek areto nagusia edertzeaz gain, “oroitzapenak, elkarrizketak eta bizipen partekatuak pizteko balio” izango duela uste dute, bereziki itsasoarekin lotura izan duten horien artean.
2021ean sortu zuen Saregiñek artista bermeotarrak, ermeoko portuko arrantzale zein saregileen egunerokotasuna islatu nahian. Izan ere, itsas jardunaren atzean dagoen lan isila bistaratu gura izan zuen. Ohi legez herriarren izaera eta memoria kolektiboa bildu ditu Gabantxok, kolore eta xehetasunekin jokatuz.
446 margolan. Margolari eta arrantzale ohiak arrantza gaiari lotutalo 446 laneko bilduma osatu du, eta Julio Ruiz de Velascok hori bildu eta bermeotarraren ibilbide artistikoa balioan jarri asmoz, 50 margolan ingururen irudiak argitalpen batean jaso ditu, “herriaren ondare artistikoaren lekukotasun esanguratsua” osatuz.