
Alex Goitia eta Unai Lekerika Eusko Label Winter Series txapelketako finalera sailkatu ziren atzo Johan eta Gorka Sorozabal anaien aurkako finalaurrekoa 2-0ko markagailuagaz irabazteari esker. Barandika ebakuntza gelatik igaroko da etzi, eta finalaurrekoetako ligaxkako 3. aurrelaria arituko da finalean: Johan edo Urreisti. Finalerako sarrerak gaur (otsailak 3) 12:00etan jarriko dituzte salgai, Eramanen webgunean.

Busturiko Udalak 332.093,06 euro bideratuko ditu inbertsio errealetara, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuagaz, eta Sakonetako espaloiaren iriste erraztasuna hobetzea izango da lehentasunetako bat.

Javier Goitia eta Jon Goitia ikerlari bermeotarrek 'Euskararen Jatorria' berbaldia eskainiko dute etzi [otsailak 5], 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxean.

Oporrak Bakean programagaz bat egin eta harrera familia izan nahi dutenek otsailaren 10era arte [martitzena] dute izena emateko aukera.