Makila soinuen eta kopla doinuen aldia
Kandelario, Blas Deuna eta Santa Ageda jaien atarian daude herritarrak. Egunotan hara eta hona ibiliko dira txoko ugaritan, lurrari esnatzeko garaia heldu zaiola gogorarazteko. Kopla erronda askok eta askok zentzu solidarioa izango dute, denetariko elkarteei bultzada emateko baliatuko baitute haietan jasotako hobaria. Kantuaz harago, baina, egongo dira egun ilunak argiztatuko dituzten bestelako jarduerak ere.
Urtarrilaren amaierak eta otsailaren hasierak esangura errotua dute eskualdean: Kandelario, Blas Deuna eta Santa Ageda jaien iritsiera. Busturialdeko kultur elkarte, eskola, auzo talde edota udalak antolatzen hasiak daude, asteburu honetatik hasita, jai horien inguruko ospakizun egitasmoak prestatzeko. Usadioari jarraiki, kantua izango da zutabe, egunotan. Auzoz auzo, kalez kale edota etxez etxe, herritarrak koplak abesteko errondetan ibiliko dira han-hemen. Hainbat tokitan, eske koplak izango dira, eta errondetatik bildutako hobaria denetariko helburuetarako bideratuko dute, funtsean, jomuga solidarioarekin. Halaber, makilak ez ahazteko eta baserritarrez jantzita hurreratzeko deia egin dute hainbat tokitan, tradizioari eutsi asmoz.
Ajangiztarrek, esate baterako, saio bikoitza egingo dute. Goizez Kanpantxun barrena ariko dira abesten; arratsaldez, Mendietako herrigunean zentratuko dituzte indarrak. Jasotako guztia, gainera, Adouna elkarteari emango diote. Arratzun, kantu erronden etekin ekonomikoa lau elkarteren artean banatzea erabaki dute; COFFIN Siris sindromearen elkarteari, minbiziaren aurkako elkarteari, P.K.U. elkarteari eta Eritasun Neuromuskularrarenari emango diote bildutakoa.
Egunotan hara eta hona abesten ibiltzeak dakarren nekeari aurre egin eta indarberritzeko, urtero modura, ahiezko tostadak dastatzeko parada egongo da, besteren artean, Sukarrietan, Busturian eta Bermeoko Demiku auzunean. Hainbat tokitan, herrietako gune jakin batzuetan ipiniko dute fokua; horretarako, taldetan banatuko direla aurreratu dute leku askotan. Arteagarrek, adibidez, Tabernazarretik ekinda, Basetxeta, Zendokiz, Kanala eta Isla izango dituzte helmuga.
KANDELARIO
Bermeo (Demiku).
Otsailak 2, astelehena.
- 11:30. Txupinazoa.
- 12:00. Meza elizkizuna. San Blas zintak eta kandelak salgai egongo dira.
- 12:45. Luntxa eta Arrekatxutxa trikitixa eta pandero taldea.
Otsailak 8, domeka.
- 10:00. Demikutik Katillotxu
mendira irteera. - 11:30. Umeentzako jolasak eta tailerrak.
- 12:00. Josepa Kale Kale taldearen ekitaldia.
- 13:00. Meza elizkizuna. San Blas zintak eta kandelak salgai egongo dira.
- 13:30. Luntxa eta Josepa Kale Kale taldearen emanaldiaren jarraipena.
- 13:45. Ahizko tostada txapelketaren izen ematea.
- Ondoren. Txapelketaren sari banaketa.
Germika-Lumo.
Otsailak 2, astelehena.
- 19:30. Elai Alai Dantzari Taldeak antolatuta, kalejira, Andra Mari elizan hasita.
Sukarrieta.
Etzi.
- 13:00. Ahiezko tostada txapelketaren aurkezpena eta sari banaketa ekitaldia, Sanikole Elkarteko lokalean. Tostadak etxean eginda eraman beharko dira eta gutxienez lau aurkeztu.
BLAS DEUNA
Bermeo.
Blas Deuna, otsailak 3.
- 12:00/14:00. Bermeoko parrokiak antolatuta, bedeinkazioak Santa Eufemia elizan.
Busturia.
Etzi.
- 13:00. Ahiezko tostada txapelketaren aurkezpena eta sari banaketa ekitaldia. Ogiz egindakoek ez dute balioko, eta gutxienez lau aurkeztu beharko direla esan dute.
Blas Deuna, otsailak 3.
- 12:00. Meza eta kordoien
bedeinkapena. - Ostean. Pintxoak tabernetan, Etxebarria trikitilariekin.
Mundaka.
Otsailak 2, astelehena.
- Iluntzean. Antzinako aratuste eguna: Jose Mari Egileor txistulari taldeak girotutako kalejira, plazatik hasita.
SANTA AGEDA
Ajangiz.
Otsailak 7, zapatua.
- 10:45. Kanpantxuarrak Santa Ageda abestera ateratzeko Kanpantxuko plazan bilduko dira. Baserritarrez jantzitako joateko deia egin dute, baita bakoitzak bere makila eroatekoa ere. Aurten jasotako dira Adouna elkarteari emango zaio. Eta, eguerdian, txokoan bazkaltzeko aukera egongo da.
- 15:00. Bazkal ostean, Mendieta ingurutik ariko dira ajangiztarrak koplaka. Plazan jarri dute biltzeko ordua.
Arratzu.
Otsailak 7, zapatua.
- 10:00-15:00. Agate Deunaren kopla zaharrak abestera aterako dira arratzuarrak. Batzen duten dirua hurrengo taldeei laguntzeko izango da: COFFIN Siris sindromearen elkarterako, minbiziaren aurkako elkarterako, P.K.U. elkarterako eta Eritasun Neuromuskularraren elkarterako
Bermeo.
Santa Ageda bezpera, otsailak 4.
- 11:00. Bermeoko Herri Eskolaren kalejira, herri eskolatik hasita.
- 12:00. Erroxape Abesbatzaren eta Arrekatxutxa taldearen kalejira, musika eskolatik hasita.
- 17:00. Sagrado Corazon Ikastetxearen kalejira, ikastetxetik hasita.
- 18:00. Eleizalde Ikastolaren kalejira, Sancti Spiritus Udal Zaharren Egoitzatik hasita.
Busturia
Santa Ageda bezpera, otsailak 4.
- 15:45. Agate Deunaren kantak, Altamirako Eskolaren
aurrean hasita, Hirugarren Adinekoen eta Atxurkulu elkarteen eskutik.
Ea (Natxitua)
Gaur.
- 19:30. Santa Agedako koplen entsegu saioa, Bolatokian.
Bihar.
- 11:00. Kopla kantari etxez etxe, plazatik hasita.
Santa Ageda, otsailak 5.
- 14:00. Gontzal eta Iratxe trikiti jotzaileen emanaldia.
- 14:30. Bazkaria, Ermintxon.
Gautegiz Arteaga
Santa Ageda bezpera, otsailak 4.
- 09:00. Herrian zehar kantuan ibiliko dira. Tabernazarren bilduta, Basetxeta, Zendokiz, Kanala eta Isla auzo inguruak igaroko dituzte eta 22:00ak bitartean koplak abesten ibiliko dira.
Gernika-Lumo.
Santa Ageda bezpera, otsailak 4.
- Goizean. Ikastetxeetako ikasleak kalerik kale.
- 17:00. Lurgorri auzoan kantuz, parkean hasita,
- 19:00. Urdaibai Kantagunea, kalerik kale.
Ibarrangelu.
Gaur.
- 19:00. Santa Ageda koplen entsegua, kultur etxean.
Santa Ageda bezpera, otsailak 4.
- Gaur zehazturiko orduan. Auzoz auzo santa eskean.
Mundaka.
Santa Ageda bezpera, otsailak 4.
- 11:00. Herriko adinekoen egoitzetara irteerak, Santa Ageda koplak abesteko.
- 11:30. Eskolako umeen kalejira.
- 19:30. Mundakako Abesbatzak antolatutako kalejira, plazan hasita.
Murueta.
Etzi.
- 15:00. Koplak abesteko errondan aterako dira muruetarrak, Kamiñokon hasita.
Muxika.
Santa Ageda bezpera, otsailak 4.
- 10:15. Urretxindorraren eta udalaren eskutik, koplak udalerrian barrena abesteko erronda, Ugarten hasita: Gorozika (10:45), Ibarruri (11:15) eta Ariatza (11:45), Astelarra (12:00), Zubieta Errota (12:30) eta Kurtzero (12:45).
Sukarrieta.
Otsailak 7, zapatua.
- 15:45. Agate Deunaren koplak, Plazuelan hasita.