Euskaragatik "topa" egin dute berbalagunek
Gernika-Lumoko Berbalagunak "erantzun bikaina" izan zuen garagardo dastaketan elkartu ziren atzo (urtarrilak 29) Elai-Alai areto txikian, euskaraz praktikatzeko.
Gernika-Lumoko Berbalagunak garagardo dastaketan elkartu ziren atzo (urtarrilak 29) Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian, euskaraz praktikatzeko eta elkarrekin denbora ederra pasatzeko asmoz. Hala, dastaketak “erantzun bikaina” izan zuela adierazi dute Berbalaguneko kideek: batetik, ekitaldiko edukiera bete zutelako herritarrek, eta, bestetik, Euskal Herrian ekoitzitako bost garagardoak dastatzen “asko gozatu” zutelako.
Gidaritza ederra izan zuten, izan ere Legoie tabernako Oier Alberdi aritu zen Basqueland Santa Clara lager, Amalgama, Gross Ginobili, Drunken Bros Dimebag eta Rosetta Imperial Tonka Stout garagardoei buruzko azalpenak ematen. Gainera, azalpenez gain, zenbait bitxikera ere kontatu zituen, “oso interesgarriak” izan zirenak, bertaratutakoen iritziz.