Askotariko dantzen plaza dira San Polikarpo jaiak
Gautegiz Arteagako bizilagunak herriko zaindariaren jaiak ospatzen ari dira: San Polikarpo jaiak. Hala nola, tradizio herrikoi handiko jai egunak dira hauek, eta udalak gustu eta adin guztietarako ekintzak antolatu nahi izan ditu,Ā ādenentzako jaiakāĀ prestatzeko asmoz. Horretarako, gainera, herriko eragileekin elkarlanean jardun da udala, beste urte batez.
Nahiz eta San Polikarpo eguna astelehenean den, jai giroa luzatzeko asmoz, atzorik (urtarrilak 23) hasi zuten jaia herrian. Eta zelan hasi, gainera. Artia Gazte Asanbladak kontzertuak antolatu zituen asteburuko jai giroa berotzen hasteko: horren erakusle izan ziren Txoriburu eta Ehio taldeak.
Gaur, eguraldia aldeko izan dute, eta hortaz baliatu dira herritarrak eta ingurukoak, berrikuntzekin josita heldu diren Sanpolikarpoak ospatzeko, ze, produktu desberdinen azoka prestatu dute, estreinakoz, zapatu goiza girotzeko helburuagaz. Azokan, produktu gastronomikoak, diskoak, lorak, arropa eta artisautza bezalakoak egon dira eskuragarri, halaber.
Baina, zalantzarik barik, dantza eta batasuna izan dira jai giro aparta sortzearen errudun nagusiak. Artie Dantza TaldekoĀ dantzariek eta Asturiasko dantza talde tradizionala danĀ La Xurbial taldeak bat egin dute, alegia, udalerrira bertaratu direnei askotariko dantza emanaldia eskaintzeko. Azaldu dutenez, abuztuaz geroztik ezagutzen dira bi taldeak, talde euskaldunak Asturiasera bidaiatu zuenetik. “Gure herriko jaietara gonbidatu genituen, eta beraien dantzekin txundituta gelditu ginen. Gaurkoan, Artia Dantza Taldeko kideek egin digute hemen egoteko gonbidapena, hain desberdinak diren arren, gure arbasoen dantzak elkarrekin gogoratzeko”, gaineratu dute asturiarrek.

Txalo artean erakutsi dituzte bi taldeek beraien dantzak, azokarekin gozatzen jarraitu bitartean. Baina, hasiera baino ez da izan goizekoa, ze, arratsaldean, musika izango da protagonista. Lehenik,Ā Etxeberria aita semeak arituko dira Herriko Plazan, arratsaldea girotzen. Iluntzean, berriz, Xaiborrek hartuko du lekukoa, herriko txikienen gozamena bermatzeko.
Bihar eta etzi.
Bihar ere iraungo du jaiak, ordea: kirola izango da nagusi bihar. Azken urteetan āpresentzia handiagotzeaā lortu duenĀ San Polikarpo Lasterketa Herrikoiagaz gorputzak berotuz abiatuko dute goiza, hala nola. 11:00etatik aurrera, Gazteluzar txokoaren inguruan bilduko dira kirolari zein kirolzaleak, adinaren arabera kros lasterketa lehiatzeko asmoz. Arratsaldean ere kirola nagusituko da, baina. 17:00etatik aurrera, ArteagakoĀ Antolarra pilota klubakĀ antolatutako III. Pala txapelketa jokatuko da. Pala goma eta pala motzeko modalidadeko finalak jokatuko dira, senior mailakoak biak.
Artia Gazte Asanbladak, bere aldetik, Briska txapelketa antolatu du biharko, eta jakinarazi dute izena emateko azken eguna gaur (urtarrilak 24) izango dela. Egala tabernan eman beharko da izena, 10 euroren truke.

Etzi, San Polikarpo egunez,  eguna Andra Mari elizako mezagaz hasiko dute, tradizioari tiraka. Ondoren, Gautegiz Arteagako Udaletik jakinarazi dute Artie Dantza taldearen dantzekin gozatzeko aukera izango dutela bertaratzen direnek, berriro ere. Hamaiketako herrikoiagaz jarraituko dute, Elizpean. Etxeberria aita semeak ere izango dira herrian zehar, jaia musikatzen. Arratsaldean, jaiei amaiera emateko, 18:00etatik aurrera, pilotaren txanda izango da. Doako pilota jaialdia izango da frontoian, oro har. Lehen norgehiagoka, Lea Ibarra Motrollo Pelota Alkarteak antolatua, haur mailako binakako partida izango da, eta ondoren, Binakako B Serieko Txapelketako partida bat jokatuko dabe Zubizarreta III. ak eta Arangurenek Rekalde eta Bikuñaren aurka.