
Gorka Perez de la Peña Oleaga idazleak Bermeoko bilakaera garaikidea aztertzen duen liburua argitaratu du, Bermeoko Udalaren babesarekin: ‘Bermeo, 1860.1975. Hirigintza eta Arkitektura’. Arkitektura garaikidearen arloan «egiteko lan handia» badute ere, ikerketa-dokumentu zabal eta sakonaren argitalpenarekin emandako lehen pausoa "oso garrantzitsutzat" jo du udalak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapela jantzi zuen Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak abenduan, Onintza Enbeita Maguregi baino puntu erdi gehiago lortuta. Hilabete bat eta gero, txapelak duen garrantziaz harago, egindako bidea, plazetan aritzea eta Lilibertso Bertso Eskolaren presentzia nabarmendu ditu. Hala, onartu du «elkarbanatutako poza» izan dela txapela irabaztea.