Mestikabasoko kirol instalazioak "handitu eta estaltzeko" proiektua abiarazi du udalak
Mestikabasoko kirol instalazioak estaltzeko proiektua lizitazio prozesuan dago, eta 1.033.000 euroko aurrekontua aurreikusi dutela lanok egiteko.
Gernika-Lumoko Udalak Mestikabasoko kirol instalazioak “handitu eta estaltzeko” proiektua abiarazi duela jakinarazi du. Izan ere, skate pisten gainean dagoen kirol eremua estaltzeko asmoa iragarri du, baita bertan erabilera anitzeko espazioa sortzekoa ere.
Ze, zehaztu dutenez, estalitako eremu horrek 1.290 metro karratuko azalera izango du, eta horietatik 160 metro karratu kalistenia espazio baterako izango dira; alegia, gorputzaren pisuarekin lan egiten duen ariketa fisikora bideratuko dira.
Gehitu dute instalazioaren gehieneko altuera 8,50 metrokoa izango dela, kirol koltseilu gorenak mota horretako instalazioetarako emandako gomendioak betetzeko.
Aurreratu dute proiektua lizitazio prozesuan dagoela, eta 1.033.000 euroko aurrekontua aurreikusi dutela lanok egiteko.
