Gernika-Lumoko Gabonetako umeen parkeak ia 3.000 bisitari erakarri ditu
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian jarritako Gabonetako umeen parkea urtarrilaren 3an (zapatua) eta 4an (domeka) egon zen zabalik, eta arratsaldeetan bildu zen jende gehien bertan.
Jai Alai frontoia bete zuen Gabonetako umeen parkeak. Gernika-Lumoko Udala 2.900 bisitari izan ditu urtarrilaren 3an (zapatua) eta 4an (domeka) Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan zabaldu zuten Gabonetako umeen parkeak.
Udal ordezkariek diotenez, horrenbeste jende erakartzeak udalerriko Gabonetako ekintza “errerente” bihurtzen du umeen parkea: “Edizio honekin Gabonetako umeen parkea bertako Gabonetako ezinbesteko planetako bat dela berretsi dugu”. Izan ere, zehaztu dutenez, “jende asko” bildu zen bi egunetan, baina, aurreko urteetan modura, jende gehien arratsaldeetan gerturatu zela jakinarazi dute.
Adinari dagokionez, parkea ez da bakarrik umeentzako erakargarria izan: gaztetxoak ere gerturatu dira frontoira. “Neska-mutil askok gozatu zuten jarduerez taldean, gurasoen edo languntzaileen konpainiarik barik”.
Bideo-jokoek, puzgarriek eta jolas tradizionalek harrera bikaina izan zuten. Jarduera guztiek onarpen “oso ona” izan zutela azpimarratu dute antolatzaileek, parkeak “gozamena, tradizioa eta familia bizikidetza” uztartzeko balio izan zuela gehituta. “