Urrutia eta Del Rio, sailkapena eskuratzeko lehian
Eusko Label Winter Serieseko B multzoak ezustekoa izan zuen atzoko jardunaldian. Matematikoki hurrengo faserako sailkatuta dauden Urreisti eta Lopezek lehen postuan egonkortzeko aukera izan zuten, baina Urrutiak ta Del Riok agiñak erakutsi, eta ezustekoa eman zuten, hiru setetan nagusituz.
Bizi-bizirik dago Eusko Label Winter Serieseko B multzoa. Matematikoki hurrengo faserako sailkatuta dauden Eñaut Urreisti mutrikuarra eta Imanol Lopez zumaiarrak multzoko lehen postua ziurtatzeko aukera izan zuten atzo, baina, ezustekoa emanda, sailkapena eskuratzeko lehian sartu da Thomas Urrutia eta Julen Del Rio gasteiztarrak osatutako bikote marroia. Izan ere, hiru setetan nagusitu zitzaizkien multzoko liderrei (15-14, 12-15 eta 4-5). Bikote marroiak Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Mikel Mantsizidor mutrikuarrak hartuko ditu Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, baina, emaitza edozein izanik ere, hurrengo faserako multzoko sailkatuak abenduaren 29an ezagutuko dira.
Bikote marroiak amestutako hasiera izan zuen Winter Series txapelketan, alegia. Thomas Urrutiaren itxaronaldia luzea izan zen, baina merezi izan du. Baxu-nafarrak Donibane-Garazin egin ditu entrenamenduak, Gernika-Lumon entseatu ezinik, baina beste behin, maila ona erakutsi zuen, 12 tanto eginda; erdia saketik kanpora. Urreistiri eta Lopezi kosta egin zitzaien Del Rioren pilotakadetan sartzea, eta ez zuten eroso jokatzea lortu.
Bikote horia aurretiaz sailkatuta zegoen, eta tentsio falta nabaritu zen; marroiek, ordea, horixe aprobetxatu zuten. Hiru setak oso parekatuak izan ziren: bost eta sei tantoko boladak jarraian, lehenengo Urreisti eta Lopezentzat (3-4tik 8-5era) eta gero Urrutia eta Del Riorentzat (8-5etik 8-11ra), tantoaren faltan jartzeko (12-14) eta ertzera erortzeko (15-14).
Bigarren setean, Thomas eta Julen aurretik iritsi ziren azken tantora (12-14), baina oraingoan bai, Del Riok abiadura handiko jaurtiketa batekin errematatu zuen tantoa. Berdinketa hausteko orduan ere, Urrutiak eta Del Riok garaipena lortu zuten, Barandika eta Basque arazoetan jarriz.
Ze, Urrutiak eta Del Riok Goixerri eta Mantziren aurka jokatuko dute datorren astelehenean [abenduak 22]. Bikote marroiak irabaziz gero, gainera, Barandika eta Basque abenduaren 29an irabaztera behartuta egongo dira, 2-0ko setagaz. 29an bertan ezagutuko dira, halaber, Eusko Label Winter Serieseko laugarren eta azken finalerdia: Urrutia eta Del Rio edo Barandika eta Basque.