Olatz Arrizabalagak bikain abiatu du buruz buruko txapelketa
Andrea Capellani nagusitasunez irabazi dio Zornotzan, 22-5eko markagailuagaz. Aurtengo buruz buruko txapelketan jokatu duen lehen partida izan da.
Binakako bost txapelketa irabazi eta gero, Olatz Arrizabalaga gogotsu dago buruz buruko lehen txapela janzteko, are gehiago finala herrian jokatzeko aukera izanda. Izan ere, atzo (azaroak 16) garaipen handi batekin ekin zion finalera ailegatzeko bide zail horri Zornotzan: Andrea Capellani nagusitasunez irabazi zion, 22-5eko markagailuagaz.
Kolore bakarra izan zuen Zornotzako pilotalekuan jokatutako partidak, aurrelari gernika-lumotarrak ez baitzion inolako aukerarik eman errioxako pilotariari. Hala ere, “inoizko kaiolako txapelketarik orekatu eta zabalenean” Arrizabalagak oraindik lan gogorra du aurretik. Baina, momentuz, sasoi bikainean dagoela erakutsi du txapelketan jokatu duen lehen txapelketan.