Oleta auzoan begiraleku berria eraiki dute
Argazkia: Elantxobeko Udala. Elantxobeko Udalak begiraleku berria eraiki du Oleta auzoan. Udal ordezkariek aditzera eman dutenaren arabera, sei metroko luzera eta metro eta erdiko zabalera daukan balkoia egin dute auzune horretan, auzotarrek zein bisitariek inguru horretako “ikuspegiez gozatzeko” aukera eduki dezaten.

Argazkia: Elantxobeko Udala.
Obren aurrekontua “80.000 eurotik gorakoa” izan dela adierazi dute, eta kostuaren kopururik esanguratsuena bidearen ertzak “sostengatzera” bideratu behar izan dituztela. Bideari berari ere ” hobekuntzarako konponketak” egin behar izan dizkiotela argitu dute.

Argazkia: Elantxobeko Udala.