Gernika bisitatu du Juraj Tomag Txekiako enbaxadoreak
Bigarren Mundu Gerraren amaieraren 80. urteurrena dela eta, Eslovakiak Espainian duen enbaxadore Juraj Tomagak Gernika-Lumo bisitatu zuen barikuan (azaroak 7), gerraren hondamendia jasan zuten bi herrien arteko harremanak gogorarazteko.
Hala, protokolozko bisita egin ostean, The Auschwitz Report filma aurkeztu eta proiektatu zuten Lizeo Antzokian. Izan ere, drama horrek 1944an Auschwitzetik ihes egin eta Eslovakiara itzultzea lortu zuten Freddy ta Valter judu eslovakiarren benetako istorioa kontatzen du.