Eako Udalak 600 bono eskainiko ditu, tokiko ekonomia sustatzeko
Eako Udalak, tokiko ekonomia sustatzeko eta bertako merkatari eta ekoizleei laguntzeko asmoz, 600 erosketa bono jaulki ditu. Aditzera eman dutenez, gaurtik (azaroak 10) aurrera eskuratu daitezke aipatutako bonoak, eta urtea amaitu bitartean erabili ahal izango dira. “5 euro jarrita, 10 euroko balioa daukaten bonoak eskuratzeko aukera egongo da”, gaineratu dute.
Gauzak horrela, udal ordezkariek jakinarazi dutenez, “herritar edo pertsona bakoitzak 4 bono” hartu ditzake, gehienez, Eako dendetan gastatzeko.