Alakrana Bermeo Jatetxea
Elkarrekiko oso desberdinak diren esperientzia gastronomikoak eskainiz, Alakrana Bermeo Jatetxeak bezero profil denak asebeteko dituen aukerak dauzka.
Tratu etxekoi eta epelagaz, Alakrana Bermeo Jatetxeak elkarrekiko oso bestelakoak diren aukera gastronomiko bi eskaintzen ditu, profil guztietako bezeroak asebeteta gera daitezen. Guztiek, baina, elementu amankomun bat dute erdigunean: produktua. Izan ere, Bermeo moduko “herri arrantzale bati omenaldia egitea” da beraien helburu nagusia. Alde horretatik, bisita bakoitza “esperientzia gastronomikoa” izatea bilatzen dute: “Zerbitzatzen diren plateren egiazkotasunak nahiz kalitateak Bermeoren arima islatu dezatela”.
Baliatzen dituzten osagaiak, “tokikoak eta freskoak” izateko, “kontu handiz” aukeratzen dituzte. Modu horretara lortzen dute bezeroak ahora daraman mokadu bakoitzak istorio bat kontatzea: “Gure sustraiena, itsasoari diogun maitasunarena eta Bermeoko tradizio gastronomiko aberatsari omenaldia egiteko konpromisoarena”. Hori bai, Alakrana Bermeo Jatetxean ez diote gaurkotasunari muzin egiten, horren erakusle, esate baterako, bisitaria etxean moduan sentiarazten duten jatetxeko espazio eta guneak.

Gune horietako bakoitzean, hain zuzen ere, sukaldaritza esperientzia desberdin bat sustatzen saiatzen dira. Alde batetik, Jantoki Alain, beraien menuko platerik landuenak edota sofistikatuenak “hurbileko inguru batean” eskaintzen dituzte, aurretiaz mahaia erreserbatuta. Bestetik, Taberna Alai giro nolabait informalagoa bilatzen duten horiei zuzenduta dago. Trago bat hartuz, unean egindako errazio edo mokaduez gozatzeko aukera ematen du.
Tataki Kornerra.
Taberna Alaik, gainera, badu beste berezitasun bat: Tataki Kornerra. Bezeroek, barratik zuzenean sukaldea eta sukaldiariak jo eta su lanean ikusten dituzten bitartetan, beraiek nahiago duten tataki konbinazioa eskatzeko aukera dute: “Sukaldaritza japoniarraren alderdirik onenak euskal nortasunagaz fusionatuta ikusteko txokorik aproposena da”.

Ez hori bakarrik: Alakrana Bermeo Jatetxeko esperientzia beraien etxeetara eroan gura dutenek badute horretarako aukerarik. Hain zuzen ere, Take Alai zerbitzua tarteko, menuan dauden jakiak eroateko eskatzeko aukera dago, eta jatetxean bertan batzekoa. Bezeroen eskakizunetara moldatutako eskaintza bermatzea, horrenbestez, zutabe da Alakrana Bermeo Jatetxeko lantaldearentzat.
Kontaktua:
Arostegi kalea, 3-5 · Bermeo
94-414 39 15
Instagram: @alakrana_atun
Facebook: Alakranaatun
Twitter: alakrana_atun
LinkedIn: echebastar
Youtube: Alakrana

Atun tatakia, ezti, curry eta mostaza saltsarekin
Alakrana Bermeo Jatetxearen menu zabal eta koloretsuaren laginetako bat da atun azpizunez eginiko tatakia, eztiz, curryz eta mostazaz egindako saltsagaz.
Edonork egiteko moduko errezeta da atun tatakia: osagai ohikoak ditu, aurkitzen errazak, egunerokotasunean ageri direnak. Hori bai, osagaien kalitatea giltzarri handietako bat da, eta, bereziki, tatakia egiteko atunarena. Alde horretatik, Alakranak goreneko mailako produktua du bere eskaintzan, eta Alakrana Bermeo Jatetxean maisuki prestatzen dituzte atuna erdigunean duten hamaikatxo errezeta.
Osagaiak:
- 90 gramo atun azpizun
- Kipula bat
- Oliba olioa
- Gatza
- 100 gramo ezti
- 150 gramo curry
- 50 gramo mostaza
Alex Duke sukaldariaren errezeta, urratsez urrats.
Azalore, kuia eta berakatz beltz eta eztidun kremak prestatzea da lehenengo pausoa. Lehena prestatzeko, azalorea fin ebaki behar da, gurinagaz erregosteko eta esneagaz emultsionatzeko; almendra apur bat ere gehitzen diote. Kuia krema egiteko, tipulina eta tipuleta juliana erara fin ebaki behar dira, eta su txikian erregosi, gatzez onduta. Kuia garbitu eta zatitu egin behar da, ondoren labean 150 gradutara sartzeko, ondo eginda dagoela ikusi arte. Gero, tipuletagaz eta tipulinagaz nahastu behar da, eta guztiagaz krema bat egin.
Berakatz beltza eta eztia dituen azken krema egiteko, maionesa bat prestatu behar da, oso intentsoa ez den olio bategaz. Maionesa horri berakatz beltz apur eta ezti apur bat gehitu behar zaizkio, eta guztia emultsionatu.
Bieirak eta otarraixkak, gatzez ondu eta gero, zartaginean markatzen dituzte, eta, ondoren, labean pare bat minutuz errematatu. Labetik pasatu barik ere egin daiteke, zartagineko beroagaz nahikoa baita. Beroa eta txingarra, hain zuzen, Gaztelu Maitea Jatetxearen nortasun ikur esanguratsuenetako bat da.
Aurkezpena.
Platereratzean, plater biribilean triangelu itxura osatzen dute hiru bieirek, eta otarrainxkak erdigunean ipintzen dituzte. Bieira bakoitzaren azpian azalore kremaren koilarakada bat jartzen dute; bieira artean, kuia eta berakatz beltz krema pitin bat. Platera kuiatxo tirekin eta lore jangarrien petaloekin apaintzen dute. Mahairatu orduko, konposizio guztia kristalezko kanpai batekin keztatu egiten dute.