20 lagun batu ziren Eibar-Nabarnizen 49. aldian
Argazkia: Athletic Nabarniz taldea. Nabarnizko eta inguruko herritarren artean errotuta dagoen ohitura da Eibarretik Nabarnizerainoko tarte mendirik mendi egitea. Hala, ia mendi erdiko ibilbidea egin zuten zapatuan, Athletic Nabarniz taldeak antolatutako Eibar-Nabarniz lagunarteko martxarekin bat eginez, 49. ekitaldia burutu baizuten. Guztira 20 lagun bildu ziren aurten, Eibar-Nabarnizen 49. aldian.
Urtero bezala autobusa goizeko 06:00etan Nabarnizetik irten zela azaldu dute antolatzaileek, eta 07:00etan hasi zirela ibiltzen Eibarretik. Oizeko San kristobal baselizan 10:30etan hasi ziren lehengoko partehartzaileak agertzen, eta ohitura jarraituz, salda beroa hartu ondoren jarraitu zuten Nabarnizerako bidearekin.
Eguerdi aldean Nabarnizen hamaiketakoa egon zen partaide guztientzat, eta ondoren, beteranoak, partehartzaileak eta antolatzaileak batu ziren, denak batera bazkaltzeko. Esan dute eguraldia ere aldeko izan zutela, eta orokorrean, elkartetik “pozik” agertu dira, beste urte batez ibilaldia egitea lortu dutelako, eta udaletxeari eskerrak eman dizkiote, “eskainitako laguntzagatik”.