Zabaldu dute Urriko Azken Asteleheneko azoka
Goizean goizetik hasi da jendea hurreratzen Urriko Azken Asteleheneko azokara. 310 postutan zer dastatu eta zer erosteko aukera daukate bertaratzen direnek 15:00etara bitartean.
09:00etan zabaldu dute Urriko Azken Asteleheneko azoka, eta 15:00ak bitartean egongo da zer saldu eta zer erosi Gernika-Lumon kokatutako azokako 31o postuetan; iaz baino 69 postu gehiago egongo dira aurten beraz, eta gehienak izango dira artisauenak ā56ā eta gaztarenak ā38ā.Ā
Postu nagusi horiez gain, aurten ogi eta euskal pastelaren 42 postu daude, eta jarduera desberdinetako 25. Era berean, eztiari eta txakolinari zuzendutako 30 postu ikus daitezke, 14 eta 16 hurrenez hurren, 16 barazkienak dira, eta 8 patearenak. Makineriaren 11 postu daude ikusgai, eta 5 erroskillenak eta 7 sagardoarenak. Aldiz, landare postu bakarra dago.Ā
Goiz hurbildu dira baserritarrak Gernika-Lumora, eta 09:00etarako prest izan dituzte beraien postuak. Artekale kalean 66 saltoki jarri dituzte, eta 56 daude Pasealekuan. Aurten, 30 postu postu ikus daitezke Juan Kaltzadan eta 32 San Juan kalean. 40 salmahai ikus daitezke, berriz, Industria kalean, eta 20 Domingo Alegria plazan.Ā
Txosnei dagokienez, aurten zortzi txosna jarri dituzte: Foruen plazan, Pasealekuan, Saraspen, Adolfo Uriosten eta Ciutat de Bergan.Ā
ARGAZKI GALERIA
Eguraldi ona lagun, goizetik hurbildu da jendea udalerrira. Ordubete bat daroa zabalik azokak, eta jende mugimendua nabaria da dagoenerako. Dastatzen eta erosten dabil jendea, baina, hala ere, eguerdirako espero da jende gehien. Eta, horiei ondoetorria emateko, taloa eta bestelako pintxoak prestatzen hasiak dira txosnetako kideak.Ā
12:00etan, bertsolariek alaituko dute erdigunea Merkurio iturriaren parean jarritako eszenatoki gainetik; Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso eta Andoni EgaƱa ariko dira bertsotan. Ondoren, horien saioa amaituta, barazki, fruta, landare apaingarri, txakolin, ezti eta gazta sailetako lehiaketak egingo dira, 13:30ak aldera, eta ostean egingo dute gazta enkantea. Beste urte batez, irabazlearen eta bigarren onenaren gazta erdiak eroango dituzte enkantera. Iazko gaztarik onena Olaberriako Aizpea gaztandegiarena izan zen, eta 1.000 eurotan saldu zen.Ā
Arratsaldean, giroak ez du etenik edukiko. Musika jarriko dute txosnetan eta jai giroa herriko txoko guztietara zabalduko da.Ā
Udalak segurtasun integraleko plana osatu du azokarako, suhiltzaileekin, Gurutze Gorriarekin, Osakidetzarekin, udaltzainekin, udal-brigadarekin eta Ertzaintzarekin koordinatuta. Planaren barruan txosnetako suteen, lesioen eta larrialdi medikoen aurkako neurriak ere sartzen dira. Gas-instalazio bakoitza aztertu da, eta anbulantziak eta su-itzalgailuak jarri dituzte gune estrategikoetan: “Horrez gain, aginte-postu aurreratua ere badago, Gurutze Gorriko 12 boluntariorekin, Ertzaintzako 38 agenterekin, 17 udaltzainekin, udaleko 15 langilerekin eta suhiltzaileekin”.
Winter Series.
Txoko horietako bat izango da Jai Alai frontoia. Lehen sektoreko azoka nagusian kirolak ere bere tartea izango du. 18:00etan hasita, pilotazaleek bi partiduz gozatu ahalko dute. A multzoko lehiakideei dagokienez, etxeko bi izarretako bat, Unai Lekerika, kantxaratuko da, Alex Goitia markina-xemeindarragaz batera; aurrez aurre izango dituzte Johan eta Gorka Sorozabal anaia miarriztarrak.
B multzoko norgehiagokak hiru mutrikuar elkartuko ditu: alde batetik, bikotea osatuko duten Ekaitz Mendizabal Goixerri eta Mikel Mantzisidor; bestetik, udaberrian erretiroa hartuko duen Imanol Lopez zumaiar beteranoarekin jokatuko duen EƱaut Urreisti.Ā