Sexologia-orientazioa doan, Artekale kalean
Zerbitzua jasotzeko, 644 89 86 61 telefono zenbakira deitu, sexare@gernika-lumo.eus helbide elektronikora idatzi edota Artekale kaleko bulegora joan beharko da. Aurrez aurreko zerbitzua martitzenero eskaintzen dute, 18:00etatik 19:30era bitartean.
Gernika-Lumoko Udalak, beste behin, Sexare zerbitzuagaz bat egingo du, sexologia-orientazioa doan eskaintzeko. Baliabide publiko horrek, adierazi dutenez, doako arreta konfidentziala eta anonimoa eskaintzen dio sexualitatearekin lotutako gaiei buruz argi eta garbi hitz egin nahi duen edozein pertsonari. Artekale kaleko 8. zenbakiko 3. solairuan eskainiko dute zerbitzua, aurreratu dutenez, eta martitzenero 18:00etatik 19:30era emango du arreta, bai aurrez aurre, bai telefonoz (644 898 661), edota posta elektronikoz (sexare@gernika-lumo.eus) ere bai.
SEXARE sexologian espezializatutako profesionalek kudeatzen dute, eta adin guztietako pertsonei zuzenduta dago, hala nola informazio fidagarria bilatzen duten gazteei, zalantzak argitu, bikote-komunikazioa hobetu edo ongizate emozionala aztertu nahi duten helduei edo adinekoei.
Zerbitzua gune segurua da, iritzirik gabea, eta sexualitateari naturaltasunez, errespetuz eta zorroztasunez heltzen zaio. SEXARE udalak hezkuntza afektibo-sexualarekin eta osasun emozionalarekin duen konpromisoaren parte da, ongizate kolektiborako ezinbesteko osagaiak direlako. Baliabide horrek konfidentzialtasuna mantentzen du funtzionamenduaren oinarrizko printzipio gisa. Kontsultak indibidualak edo bikoteka izan daitezke, eta hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola sexu-identitatea, desiraren orientazioa, autoestimua, harreman afektiboak edo bizitza intimoko zailtasunak.