Busturiako Udalak Busturia Zabaltzen aplikazio digitala sortu berri du, herritarrek eta ingurukoek herriko berri guztiak beraien mugikorretik jarraitu ditzaten. Hala nola, herriko ekitaldi eta jardueren kontsultak egin, albisteak irakurri, udalaren abisu eta oharrak jaso eta kalean ikusitako gorabehera edo arazoak jakinarazteko aukera ematen du aplikazio berriak, besteak beste, udaletik jakinarazi dutenez.
Hori guztia kontuan izanik, udal ordezkariek aplikazioa deskargatzera animatu dituzte herritarrak, horrela Busturiako bizitzan aktiboki parte hartzeko, eta herriaren hobekuntzan laguntzeko aukera izateko. Azaldu dutenez, Google Play-en eta App Storen, bietan dago eskuragarri dagoeneko aplikazioa.