
San Fidel Ikastolan lehen pausoak eman, Gernikan gaitasunak bereganatu, eta Athleticen deia jaso zuenetik, futbolean bere bidea egiten dihardu Ziara Vegak (Muxika, 2007).

Errementa Armaidxue talde sortu berriak konplizitatea sortu nahi du Bermeon. Kolektiboko jendea saretzeko helburupean, «enpatian eta babesean» oinarritu nahi dira. Bermeoko Udalak Hiruki Larroxa kooperatibagaz batera egindako herri diagnostikoak utzitako ondorioetatik sortu zen taldea.

Hondakinen kudeaketaren kostu osoa estali eta ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legea bete asmoz, Bermeoko Udalak hondakinen kudeaketa tasa berria onartu du. Tasa igoera aho batez onartu dute.