
Euskal Herria Museoa eta Bakearen Museoa gaur [urriak 3] inauguratu duten 'Orratz-begia. Gerrako umeak' izeneko erakusketaren kokaleku dira. Euskal Herriko umeek Espainiako gerran pairatutako erbestealdiari buruzko proiektu artistiko eta soziala da, museo eta zati bitan banatua, eta 2026ko otsail erdialdera arte ikusgai egongo da.

Joana Oregi gernika-lumotarra irakasle da ogibidez, eta idazle, berriz, bokazioz. Helduei zuzendutako ipuinez osatutako hiru liburu argitaratu ditu abenduaz geroztik, azkena, ekainean: ‘Los cuentos de las brujas’. Urriaren 15ean bere jaioterrian aurkeztuko du liburua, 19:00etan, Astran. Saga laugarren liburuagaz itxiko du, baina bitartean, sare sozialetan aurrerapausoak ematen jarraitzea du helburu.

Gure Eskuk herritar nahiz eragile sozialekin burujabetzaren auziaz eztabaidatzeko antolaturiko ekimena da Euskal Herria Lau Haizetara. Martitzenean [urriak 7], Gernika-Lumon hasiko da, 18:30ean, Elai-Alai aretoan.

Gaikako sei saiotan, nerabeen hazkuntzarako eta laguntzarako "gai garrantzitsuak" jorratuko dituzte programan parte hartzen dutenek. Saioak doakoak izango dira eta izena eman beharko da.

Urriko Lehen Asteleheneko Azokan [urriak 6] banatuko dituzte sariak.