Sukarrietako Tokiko Energia Komunitatea eratu dute
Tokiko Energia Komunitatea sortuta, etorkizun "jasangarriago eta parte hartzaileago" baterazko urratsak ematen ari da Sukarrieta.
Sukarrietako lehenengo Tokiko Energia Komunitatea sortu dute, udalerrian trantsizio energetikoa sustatzeko helburuz. Azpimarratu dutenez, komunitatea martxan jartzeagaz batera etorkizun “jasangarriago eta parte hartzaileago” baterazko urratsak ematen ari da udalerria, herritarrek sortutako energia “zuzenean” kudeatzeko aukera edukiko dutelako.
Zehaztu dutenez, udaletxeko teilatuan kokatuko dituzten plaka fotoboltaikoetan sortutako energia baliatuta, Sukarrietako eta saltokiek argindarraren fakturan aurreztu ahal izango dute, “tarifa lehiakorrak” eskuratuz. Gainera, zero kilometroko energia eta karbono dioxido isuririk sortu barik, ingurunean “eragin positiboa” izateko aukera ere edukiko dute. Informazio gehiago jaso gura duten herritarrek doako 90-085 96 95 telefono zenbakira deitu dezaketela adierazi dute.