Olinpiar Jokoek hartu dute aurrea San Migel jaietan
Bi asteburuz jai giroa izango da nagusi Mendatan, sanmigeletan murgilduta baitaude herritarrak. Atzo [irailak 26] ekin zieten jaiei, ohi legez, tortilla txapelketan elkartuta. Agerian gelditu zen herritarrak jaien esperoan zeudela, urteroko hitzorduak erantzun bikaina izan baitzuen; ostean ez zen mus txapelketa falta izan. Gaua girotzearen ardura Adei, Sergio, Nile eta Garazi trikitilari gazteen esku gelditu zen. Gaur [irailak 27], berriz, mozorroak soinean, jaietako egun handia ospatzen dira.Ā
Iaz San Fermin izan zuten mozorrotarako gai; aurten berriz, Olinpiar Jokoak. Hala Los Angelesen 2028an lehiatuko den kirol ekitaldirako prest daudela erakutsi dute mendatarrek; diziplina guztietan beraien onena emateko prest, atleta, igerilari, gimnasta, tenista, futbolari, boxeolariek beraien onena eman dute Elexaldetik Mendaturirainoko bidea egiteko. Gainera, selekzio desberdinetan banatuta egin dute bidea; hala nola, Albiz, Olabe, Elixalde eta Marmiz izan dira elkarren arteko lehia adiskidetsuan murgildu diren selekzioak. Joaldunek ere ez dute ibilaldia galdu. Mendaturiko Bolatokian Karmele Gisasola eta Irati Astondok hartu dute lekukoa, olinpiada erakustaldia eskainiz.Ā
Jaia eteko asmorik gabe, eguerdian herri bazkarian batuko dira herritarrak, frontoian. Arratsaldea dinamizatzearen ardura, berriz, Boilbotxeros Band & Lagunaken esku geratuko da. Gauean Eiho eta Zirkinik Bez izango dira oholtzara igoko diren musika taldeak. Herritarrek “gorputzeko erritmoa ez galtzeko” gauean DJ Matxingen emanaldia edukiko dute.Ā

Kirolak festaren erdigunean jarrituko du bihar [irailak 28] ere, Sustabizen eskutik herrik kirol saioa edukiko baitute eguerdian. Arratsaldea lasaiagoa izango da, 17:30etik aurrera ume eta gaztetxoentzako jolasak eta Briska txapelketa izango baitituzte aukeran.Ā
Zarrabentako jaiak.
Datorren asteburuan, berriz, Zarrabentako jaiak izango dituzte festarako aitzaki. Urriaren 4an [zapatua] asto probak ikusteko batuko dira: Imanol Erleaga (Mendata), Torrontegi Eraikuntzak (Gamiz-Fika) eta IƱigo Landaluze (Peruri) arituko dira nor baino nor gehiago. 22:00ak aldera, berriz, bakailao janean batuko dira, Obieta aita semeak girotuta.Ā
Urriaren 5ean [domeka], Zarrabentako ermitan elkartu, eta meza osteko txikiteoarekin jaiak datorren urterako agurtzeko prestatzen hasiko dira mendatarrak. Aurretik, baina, herri bazkaria egingo dute txokoan. Ostean, asto proben saio berriagaz āJuan Luis Irazola (Mallabia), Danel Hormaetxe (Gatika), Salba Erleaga (Arratzu) eta Ekaitz Elorduy (Berango)ā emango diote azken agurra sanmigeletako ospakizunei.