Udazkenari ongietorria emateko jaiak ere ailegatu dira
Bermeoko San Migel auzoan, Busturiko Altamiran, Ereñon eta Mendatan dena prest dago San Migel jaiei ekiteko; hala, denetariko ekintzetaz gozatzeko aukera edukiko dute herritarrek datozen egunotan.
Uda agurtu, eta udazkenean sartuta, San Migel jaiak ate joka dituzte Busturialdeko bizilagunek. Bermeoko San Migel auzoan, Busturiko Altamiran, Ereñon eta Mendatan dena prest dute datozen egunak alaitzeko. Izan ere, astelehena da aurten santuaren eguna, eta, ondorioz, egitarauetako ekitaldirik gehientsuenak asteburuan izango dira.
Bermeon, berriz, zapatua aukeratu dute goizetik gauera hainbat ekintza prestatzeko. Hala, goizean goiz abiatuko dira kirolzaleak, Taraskatik aterako den bizikleta ibilbidearekin, eta ondoren, familia ibilaldia egiteko aukera edukiko dute herritarrek. Musika ere izango da protagonista: mariatxiak, AIAMA Quarteteren eta Unholy Covers taldearen kontzertuek girotuko dute arratsalde eta iluntzea, San Migel auzoan.
Busturiarren kasuan, Altamira izango da gaur hasi eta domekara arte iraungo duen jai giroaren ezsenatokia. Bertsolariak izango dira jaiei hasiera emango dietenak. Mikel Retolaza busturiarra, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi gernika-lumotarrak eta Jone Uria algortarrak bertsoz beteko dute auzoa. Bihar, esku pilota partiduak jokatuko dituzte, eta musikarik ere ez da faltako. Domekan, berriz, San Migel bezperan, musika eta idi probak nagusituko dira.
Ereñon eta Mendatan jai garrantzitsuak dira sanmigelak, eta bi asteburu uztartuko dituzten egitarau biribilak antolatu dituzte bietan. Mendatarrentzat biharkoa izango da egun handia. Iaz San Fermin jaiak aitzakia hartuta, zuri eta gorri koloreekin bete zuten herria, eta aurten, Olinpiar Jokoen txanda izango da. Photocallean argazkiak atera ostean, Elexaldetik Mendaturira joango dira, joaldunek lagunduta. Ezustekoen ostean, frontoira itzuliko dira herri bazkarian batzeko.
Domekan, herri kirol saioak eta bakailao janak osatuko dute goizeko egitaraua. Sustabiz Fundazioko Ane Atxutegi, Uxue Lekunberri, Leire Astoreka, Mikel Ibarguren eta Jon Onaindia izango dira herri kirolen erakustaldiaren protagonistak. Arratsaldean, ostera, briska txapelketan lehiatuko dute.
Ereñon, pilota partiduekin, bakailao janarekin eta Luhartz erromeriaren doinuekin hasiko dituzte San Migel jaiak gaur, eta paella usainak hartuko du herria bihar. Arratsaldez, ohiturari jarraituz, Atxur-Urkulie jaurtiketa egingo dute, eta Dj Koetek jarriko dio doinua gauari.
Hurrengo asteko eskaintzari dagokionez, besteren artean, 39. Ereñozarrera Igoera lehiatuko dute. Bertan egongo dira eskualdeko korrikalaririk trebeenak, baita inguruaz gozatu gura dutenak ere.
EGITARAUAK, HERRIZ HERRI
- BERMEO
Bihar.
08:30. Bizikleta ibilbidea, Taraskatik.
11:30. Familia ibilaldia San Migelera, Taraskatik (eguraldia lagun bada).
13:00. Tortilla lehiaketarako izen-ematea.
13:30. Mariatxien emanaldia.
16:30. Haurrentzako jolasak, dantza gunea eta mahai-jokoak.
19:00. Txakolin dastaketa elizpean (10 €). Izen-ematea: 686 58 96 01.
20:00. AIAMA Quarteten kontzertua.
23:00. Unholy Covers taldearen kontzertua.
- BUSTURIA
Gaur.
20:00. Bertsolariak, Altamirako Kultur Etxean: Mikel Retolaza, Aitor Etxebarriazarraga, Ibai Amillategi eta Jone Uria.
Bihar.
17:00. Esku pilota txapelketaren finala.
19:30. Uda amaierako musika ekitaldia, Altamirako Kultur Etxean.
Etzi.
11:00. Kalejira, herriko
txistulariekin.
12:00. Meza nagusia.
13:00. Irrintzi Alai Dantza Taldea.
Ondoren. Kantu kantari.
18:00. Idi probak.
- EREÑO
Gaur.
19:00. Pelota partiduak:
Lopez-Etxebarria vs Arrate-Perea eta Uribe-Cuairan vs Etxebarria II-Garmendia.
21:30. Bakailau dastaketa.
22:30. Luhartz erromeria.
Bihar.
Goizean. Paella txapelketa.
Era berean. Hamaiketakorik onenari saria.
14:00. Paella aurkezpena.
17:00. Puzgarriak.
18:30. Ereñoko VIII. Atxur-
urkulea jaurtitzea.
21:00. Ari.
22:30. DJ Koet.
Irailak 29, astelehena.
12:00. Meza santua, elizan.
Ondoren. Pintxo dastaketa.
Irailak 30, martitzena.
12:00. Meza santua,
Ereñozarren.
14:30. Herri bazkaria.
18:00. Ugaziyo txapelketa.
Urriak 4, zapatua.
Goizean. Tortilla lehiaketa.
14:00. Tortillen aurkezpena
17:00. Pelota partiduak, Sustabizen eskutik.
18:00. Sustabiz Fundazioaren eskutik, herri kirolen erakustaldia.
Urriak 5, domeka.
12:15. Elizkizuna, Ereñozarren.
13:00. XXXIX. Ereñozarrera Igoera.
- MENDATA
Gaur.
18:00. Tortilla Txapelketarako izen ematea.
Jarraian. Tortilla Txapelketa.
20:30. Tortilla Txapelketako sari banaketa.
20:00. Mus Txapelketa.
21:00. Erromeri mundiala trikitilari gazteekin: Adei, Sergio, Nile eta Garazi.
Bihar.
11:00. Photocall-a, Elexalde auzunean.
11:30. Elexaldetik Mendaturi auzunerantz joan-etorria, Joaldunekin batera.
Gero. Bolatokian, Euskal atleten eskutik, olinpiadak: Karmele Gisasola eta Irati Astondoa.
15:00. Herri bazkaria, frontoian.
Gero. Bilbotxeros Band eta Lagunak dinamizatuko dute arratsaldea, dantzaldiak egiteko.
21:30. Eiho taldea.
22:30. Zirkiñik bez erromeria.
Amaitzeko. DJ Matxing.
Etzi.
12:00. Meza.
13:00. Sustabiz Fundazioaren eskutik, kirol erakustaldia.
17:30. Ume eta gaztetxoentzat, Esna Gazte.
18:00. Briska Txapelketa, Aterpe tabernan.
Irailak 29, astelehena.
12:00. Meza.
Ostean. Bakailao kopaua.
Urriak 4, zapatua.
20:00. 49. Asto probak.
22:00. Bakailao jana.
Urriak 5, domeka.
12:30. Ospakizuna Zarrako ermitan.
Ondoren. Trikitilariak eta txikiteoa.
Ondoren. Herri bazkaria, txokoan.
18:00. Asto probak.