Angoulemetik etorritako errepublikanoen seme-alabek Gernika bisitatu dute
Angloulemetik (Charente-Frantzia) etorritako errepublikanoen 25 seme-alabek Gernika-Lumo ezagutu dute.Pipergorri Angloulemetik (Charente-Frantzia) etorritako errepublikanoen 25 seme-alabek Pipergorri elkartearen eskutik ezagutu zuten Gernika-Lumo martitzenean (irailak 23). Espagnols de Charente izeneko bisitariak 36ko gerrako eta osteko denboran erbesteratutako errepublikarren seme-alabak dira, eta interes “handia” erakutsi zuten Pipergorri kideen azalpenak entzuterakoan. Hain zuzen ere, elkartekoek nabarmendu dute Gernika bisitatzeko emozioa izan dutela “guztiaren gainetik”.
Gehitu dute, eurentzat, Gernika Devoire de mémoire dela. “Frantzian errepublikarrek bizi izandako giza esperientziak eta derrigorrezko banaketak gogoan izan dituzte Gernikara etorritakoek”, azaldu dute Pipergorrikoek.
Memoria bisita osatu zuten, ze Gernikako memoria aztertzeaz gain, Angloulemeko 927 trenarena ere kontatu dietela bisitariek adierazi dute Pipergorrikoek. “1940ako abuztuaren 24an, bertatik, 927 errefuxiatu eroan zituzten ganadu tren batean Mauthauseneko kontzentrazio esparrura, eta han, triangelu urdina ipini zieten, herririk gabekoak zirelakoan —Espainiako Gobernu frankistak ez zituen aitortu—, euren jantzian S zuri bat (Spanien) erakusgarri izan arren”, azaldu dut. Gainera, zehaztu zuten horietatik 50 bakarrik atera zirela bizirik bertatik.
Pipergorrikoek jakinarazi dute Frantziako elkarte horren helburuak bi direla: askatasunaren alde borroka egin zuten errepublikarren memoria mantentzea eta memoria historikoagaz lotutako lekuak eta berreskuratzeko ekimenak ezagutzea.