Andoni Campilloren kasua gogoratu dute
Argazkia: Gernika Memoriaren Lekuko. Gernika Memoriaren Lekuko plataformak Andoni Campillo gernika-lumotarraren erailketatik 50 urte pasatu diren horretan, mahai ingurua burutu zuen zapatuan (irailak 20), Elai Alai aretoan. Ze, antolatzaileek esan dutenez, “egia, justizia eta erreparazioaren bidean gaur, atzo bezala, lan handia dago egiteko”. Hala nola, Egiari Zor fundazioa, bere lagun eta senideek, EHko Giza Eskubideen Behatokiek erpin ezberdinetatik, Campilloren kasua mahaigaineratu dute.
Oihana Cabello kazetariak gidatu zuen mahai ingurua, eta besteak beste, Ainara Esteran (Egiari Zor), Agus Hernan (Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia) eta Javi Ruiz de Apodaka (Andoniren lagun eta kidea) izan ziren protagonista, 100 pertsona baino gehiago bildu zituen memoria ekimenean.