
Atzo (irailak 5) hasi zituzten herriko festa nagusiak Gorozikan eta Nabarnizen, eta, gaur (irailak 6), aldiz, Muruetan. Azken horretan 11 paella aurkeztu dituzte lehiaketara eta Paul Ormaetxea herriko kirolaria omendu dute.

Egunetik egunera gogorragoa da palestinarren egoera, euren aurkako genozidioa. Hala, Palestinaren aldeko oihu kolektiboa isildu ez dadin, protesta zaratatsuak egin zituzten atzo hainbat herritan, Gernika-Palestina herri ekimenak deituta.