
Gernika-Palestinak "ekiteko garaia" dela esan, eta besteak beste, Bermeon mobilizazioa deitu du gaurko, Espainiako Vueltako hamaikagarren etaparako. Nestor Basterretxea ingurua Palestinaren aldeko aldarrikapenez bete da, halaber, baina eskualdeko errepide guztietan izan du Palestinak presentzia nabarmena.

Gaur [irailak 3] egin dute aurkezpena eta Busturialdean osatuko dituzte lehen emanaldiak irailaren 20tik aurrera.