Tradizioa eta jaia, eskutik
San Antolin egunarekin ari dira jaiei itxiera ematen Gautegiz Arteagan. Urtero bezala, San Antolin ermitatik parkerainoko jaitsieraren testigu izateko asmoz bildu dira herritarrak, jai giroa eta musika nagusi izan den egunean.
Tradizioari eutsiz hasi ziren gautegiz arteagarrak San Antolin jaiak ospatzen, eta era berean amaitu dituzte. Ze, gaur, San Antolin egunez, urtez urteko Ā San Antolin ermitatik parkerainoko jaitsieraren testigu izateko asmoz bildu dira herritarrak. Kalejiran osatu dute bidea, San Antolin eguneko tradizioak markatutako erritmoan, eta tartean euskal dantzak dantzatzeko geldialdietarako uneak hartuz, eta beti ere giro ona nagusituz. Plazara ailegatzerakoan, baina, jaia ez da gelditu, etaĀ apar artean mugriltzeko aukera izan dute bizilagunek, herriko jaien ospakizunaren azken egunean.Ā
Azkeneko bost egunak ere antzerakoak izan dira, noski. Izan ere, barikutik (abuztuak 29) gaur (irailak 2) arte mota guztietako ospakizunez bete da herria, eta herriarekin batera, herritarrak.Ā Sanantolin jaiek herrian giro ederra sortu dute, baita jendetza bildu ere, eta horren erakusle da, hainbat eta hainbat lagunen topaleku bihurtu dela herria egunotan.Ā