Ajangizko Udalak 24.062,50 euroko diru laguntza konpromisoa lortu du udal eraikuntzen instalazio fotovoltaikorako
Ajangizko udaletxean jarritako sistemak udal eraikuntza desberdinak hornituko ditu, elkarbanatutako autokontsumo instalazio baten bidez.
Ajangizko udaletxeko estalkian instalazio fotovoltaikoak hornitu, instalatu eta martxan jartzeko 24.062,50 euroko diru laguntza konpromisoa lortu du Ajangizko Udalak. Diru laguntzaren helburua da energiaren erabilera eraginkorragoa eta baliabide naturalen optimizazioa lortzea.
Izan ere, udaletxean jarritako sistemak udal eraikuntza desberdinak hornituko ditu, elkarbanatutako autokontsumo instalazio baten bidez; hain zuzen, udaletxea, udal biltegia, kultur etxea, frontoia, herriko taberna, udaletxeko lokala ea Urruti baserriko udal biltegia dira hornituko dituenak.
Azaldu dutenez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programan oinarrituta aurkeztu du udalak udaletxeko estalkian instalazio fotovoltaikoak hornitu, instalatu eta martxan jartzeko proiektua. Eta hori EZE Barrizar Energia zerbitzuen kooperatibak egin eta zuzendu du. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak udalak aurkeztutako poiektua 24.062,50 eurorekin finantziatzeko proposamena onartu du, Proiektua BETIELEK S.L. enpresari esleituz, 25.492,58 euroko prezioan.