
Bihar (abuztuak 23), 10:00etatik 14:00etara bitartean, Bertoko Azoka egingo dute eskualdeko ekoizle eta laborariek Eako Donibane plazan. Eta, oraingoan, denetariko erakustaldiak izango dituzte aukeran bertaratzen direnek.

Harrijasotzean lehenengo pausoak emanda, Busturialdeko lehenengo Harrijasotze Txapelketa irabazi du Leire Olea Sustabiz Fundazioko kirolariak, baita harrijasotzaileen artean prestigio handia daukan Mallabiko txapela ere. Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak prestatzea du helburu orain.

Ajangizko udaletxean jarritako sistemak udal eraikuntza desberdinak hornituko ditu, elkarbanatutako autokontsumo instalazio baten bidez.