Belar ekologiko berria eta hobekuntza integralak Ipar Zelairako
Urbietako Ipar Zelaia berrituko du Gernika-Lumoko Udalak, itxurak egokitzeko eta ureztatzeko sistema modernizazeko. Jarduketaren aurrekontua 490.032,99 eurokoa izatea aurreikusten dute.

Gernika-Lumoko Udalak 490.000 euro baino gehiago inbertituko ditu Urbietako jokalekua berritzeko, itxiturak egokitzeko eta ureztatze sistema modernizatzeko. Urbietako kirolguneko Ipar Zelaia futbol-zelaiko jokalekua erabat berrituko du Udalak, alegia, 6.552 metro koadroko zoladura eta azpiegitura osagarriak modernizatzeko. Belar artifizial berriak, azken belaunaldikoa eta betegarri biodegradagarriduna, FIFAk ezarritako baldintza tekniko zorrotzak betetzen ditu, guztiz. Araudi horren arabera, futbol zelaiak zortzi urtean behin berritu behar dira.
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak azpimarratu duenez, berritze lanak funtsezkoak dira: “Kirola tokian tokiko bizitzaren funtsezko zatia da, eta hobekuntza horiek, praktika segurua eta modernoa bermatzeaz gain, gure kirolarien iraunkortasunarekin eta ongizatearekin dugun konpromisoa islatzen dute”.
Gernika-Lumoko Udalak aditzera eman duenez, 45 milimetro luzeko kirol-zoladura sintetiko bat instalatuko da, aurrefabrikatutako oinarri elastiko baten gainean polietilenozko zuntz konbinatuz osatua. Sistema horrek, diotenez, moteltzea bermatzen du, eta jokoaren errendimendua hobetzen du. Horrez gain, silize-harez egindako betegarria eta %100ean biodegradagarria den arto-pikortatua gainazaleko geruzan sartzen ditu.
Aurreikusitako jardueren artean daude, halaber, asfaltozko aglomeratuaren oinarria konpontzea, hegoaldeko hondoko sarrerako ataria egokitzea eta sareak zabaltzea, eta perimetroa ureztatzeko sistema berri bat instalatzea, sortzen ari diren irismen handiko aspertsoreekin, “jokalarientzako arriskuak saihestuz eta zoladura berriaren ur-beharrak eraginkortasunez betez”. Gaineratu dute, bide batez, jarduketaren aurrekontua 490.032,99 eurokoa dela guztira.