Nagusien bazkari herrikoirako izen ematea, zabalik
Ekainaren 30ean egingo dute Mundakako jaietako nagusien bazkari herrikoia, eta bertara izena emateko epemuga hilaren 17a izango da.
Mundakako jaietan herritar guztientzako tartea egongo da. Nagusiek beren espazio propioa edukiko dute, besteren artean, hilaren 30ean: bazkari herrikoian elkartuko dira. 65 urtetik gorakoentzako bazkaria dela aurreratu dute udaletik, eta 14:00etan hasiko duta, Isla Kale kiroldegian. Izen emateari dagokionez, ekainaren 17ra bitartekoa izango da, eta modu bitara egin ahalko dute: alde batetik, turismo bulegora joz; bestetik, 946 17 72 01 telefono zenbakira deituz edota turismo.mundaka@bizkaia.org posta elektronikora mezu bat idaziz.