Marimar Agirre Molineroren kartela izango da sanpedroen azala
Marimar Agirre Molinerok egindako kartelak irabazi du Mundakako San Pedro jaietako kartel lehiaketa.

Marimar Agirre Molinerok irabazi du Mundakako San Pedro jaietako kartel lehiaketa eta, horrenbestez, berak egindako kartela izango da aurtengo sanpedroen azala. Herritarrak kartela egiteko eduki duen “sormena eta talentua” aintzatetsi ditu txapelketaren epaimahaiak, herriko jaien “espiritua ezin hobeto” islatzen duela nabarmenduta. Udal ordezkariek, Sorne Rubio Arano alkatea buru, irabazlea zoriondu dute.

Lehiaketako kartel irabazlea.