Herri bazkarirako tiketak, salgai
San Joan jaien ospakizun egitarauaren gailur nagusienetako bat herritar bazkaria izan ohi da eatarrentzat, eta aurten ere halaxe izateko osagai guztiak ditu. Hori dela eta, herritarrek bazkari herrikoirako tiketak erosteko aukera dute dagoeneko. Eakinaren 21ean, Arritola plazan egingo dute bazkaria, 15:30ean hasita. Tiketak Bodegoian daude salgai, eta 15 euroren truke eskuratu daitezke. Lehenago bukatu ezean, ekainaren 15era arteko epea edukiko dute herritarrek, horiek erosteko. Antolatzaileek aditzera eman dutenaren arabera, sarrerak erosterakoan, ez dute onartuko ez Bizum bidalketa, ez kreditu txartel bidez ordaintzerik.