Elantxobeko XI. Mendi Martxarako izen ematea, zabalik
Uztailaren 5ean egingo dute Elantxobeko XI. Mendi Martxa, 20 eta 11 kilometroko ibilbideekin.
Mendizaleek hitzordu bereziaedukiko dute uztailaren 5ean: XI. Mendi Martxa egingo dute Elantxoben, udalak eta Atxurkulu Mendi Klubak antolatuta. 20 eta 11 kilometroko ibilbideak egongo dira aukeran, biak ala biak portuan hasi eta amaituta. Martxa luzeak ia 1.000 metroko desnibela edukiko du, Ogoño, Atxarre eta Armendu mendiak tarteko; 08:30ean hasiko dira oinez. Aukera laburrekoak 10:00etan abiatuko dira.
Aurretiaz izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta Internet bidez egin behar da. Izen emateagaz, parte hartzaileek kamiseta jasoko dute opari.