Alluitz De Bilbao, Espainiako Txapelketan hirugarren
Alluitz De Bilbao kortezubitarrak hirugarren postua lortu du kataluniarrek poltsikoratu duten Espainiako Trail Txapelketan, Euskal Selekzioagaz lehiatuz.

Alluitz De Bilbao kortezubitarrak podiumean amaitu du Espainiako Trail Txapelketa. Asteburuan lehiatu dute, Ourensen (Galizia), eta Bilbaok Euskal Selekzioaren koloreak defendatu ditu. Ez du inondik inora ogibide errazik eduki, 19 kilometroko eta 1.000 metro positibodun desnibeleko ibilbide gogorrari aurre egin behar izan baitio. Arrolape Mendi Klubetik aditzera eman dutenaren arabera, kortezubitarrak lasterketa osoa egin zuen “lehen postuen borrokan” murgilduta, eta “lasterketa itzela” egitea lortu zuen, hirugarren postuagaz biribilduz.
Espainiako Txapelketak kataluniarrak izan ditu agintean. Hain zuzen ere, hala gizonezkoen, nola emakumezkoen podiumetako lehen bi postuak eskuratu dituzte.

Argazkia: Arrolape Mendi Kluba.