Ariane Uriartek irabazi du apirileko Ezetz Jakin lehiaketa
Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 65 lagunek parte hartu dute apirilean, eta, horien artean zozketa bidezko irabazlea izan da Ainhoa Garcia. Dagoeneko martxan dago maiatzeko proba.

Euskara sustatzea helburu daukan Gernika-Lumoko Berbalagunen Ezetz Jakin lehiaketak beste sari bat banatu berri du: apirilekoa saria, hain zuzen ere, Ariane Uriarterentzat izan da. Hilabete horretan 65 lagunek erantzun zituzten lehiaketako galderak, eta Uriartek jaso du Musutruken bazkaltzeko bi lagunentzako oparia.
Bestalde, zozketa bidez banatzen duten saria Ainhoa Garciarentzat izan da, eta herriko establezimenduetan gastatzeko 20 euroko bonoa eskuratu du.
Gernika-Lumoko Berbalagunak pozik daude lehiaketa izaten ari den erantzunagaz, izan ere, apirilean, Aste Santuko oporrak tarteko, asko izan dira parte hartu dutenak. Hala, herritarren parte hartzea eskertu eta maiatzeko lehiaketa ere martxan dagoela gogorarazi dute. Hilaren amaierara arte egongo da parte hartzeko epea, eta galdetegia paperean zein digitalean bete daitekeela diote, digitalean, hurrengo estekan. Maiatzeko irabazleak Basatin bi lagunentzako asteburuko otordu bat eskuratuko du.