
Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna (maiatzak 3) baliatu du Gernika Memoriaren Lekuko plataformak Estepan Urkiaga Basarats 'Lauaxeta'-ri omenaldia egiteko. Mungiako Haizetara elkartearekin elkarlanean antolatu du plataformak ekitaldia, eta "txikitasunean handi den liburu bat" aurkeztu dute.

Bi urterik behin antolatzen dute Ibarrangeluko Azoka, eskualdeko sormena eta tokiko merkataritza nahiz ekoizpena sustatzeko asmoz. Gaur (maiatzak 3) eguraldia aldeko dutelarik, herritarrak goi-goitik ari dira azokaz gozatzen.