Euskadiko Kickboxing Txapelketan bigarren postua lortu du TAE Gernikak
Gernikako klubeko 12 kirolarik, 13 eta 31 urte bitarteko 5 neskak eta 7 mutilek, parte hartu zuten zapatuan Euskadiko Kickboxing Txapelketan. Hala, 9 urregorrizko domina eta urrezurizko 10 eskuratu zituzten.

TAE Gernikak bigarren postua lortu du Euskadiko Kickboxing Txapelketan parte hartu duten 30 talderen artean. Bilboko La Casilla kirol pabilioian lehiatu zuten txapelketa zapatuan (apirilak 12), eta Gernikako klubeko 12 kirolarik (13 eta 31 urte bitarteko 5 neskak eta 7 mutilek) parte hartu zuten bertan. Hala, 9 urregorrizko domina eta urrezurizko 10 eskuratu zituzten.
Irabazleen artean, badaude klubeko hiru pertsona lehiatutako modalitate bietan urregorrizko medaila lortu dutenak, eta horien lorpen handiari esker eskuratu du TAE Gernikako kluben arteko bigarren postua.
Kickboxing-a berez, arte martziala da, eta horregatik moldatu dira horren ondo jatorriz taekwondistak diren TAE Gernika klubeko lehiakideak. Hain zuzen ere, kirol horren hiru modalitatetan parte hartu dute: point fight, light contact eta kick light.
Gernikako eskolak “maila itzela” erakutsi du, eta meritu handiko emaitzak eskuratu ditu. “Poztekoa da etxean lehiatutako lehian horrelako emaitzak lortzea. Aukera ederra izan da jatorrizkoa duten taekwondoaren oso antzekoa den diziplina batean horrelako maila erakustea”, esan dute klubeko arduradunek, eta antolakuntzaren lan ona azpimarratu dute, horren beharrezkoak izan diren epaileen beharra nabarmenduta.