Eslovakiako enbaxadoreak Gernika-Lumo bisitatu du
Gernikako Arbolaren orri bat jaso du Eslovakiako enbaxadoreak Gernika-Lumora egindako bisitan, "anaitasunaren ikur" gisa. Hala, Jose Mari Gorroño alkateak harrera egin dio gaur (apirilak 10), keinu sinbolikoek markatutako bisita instituzional batean.

Eslovakiak Espainian duen enbaxadorea, Juraj Tomaga, Gernika-Lumon izan da gaur goizean, eta Jose Mari Gorroño alkateak harrera egin dio, “sinbolismoz betetako” topaketa instituzional batean. Ekitaldian zehar, Gernikako Arbolaren hosto bat oparitu dio alkateak anbaxadoreari, “herrien arteko adeitasun eta anaitasun keinu” batean.
“Orri honek gure herrien arteko bake, askatasun eta errespetu nahia irudikatuko du. Ez da soilik Euskadirentzako sinbolo bat, partekatu nahi dugun historia bat baizik”, adierazi du Gorroñok ekitaldian. Udalak, halaber, oroitzapen gisa kokatu du emandako orria, eta keinuaren bidez Eslovakia eta Euskadiren arteko lotura instituzionalak “indartu” nahi dituela azpimarratu du.