Mendatak udal ikasgela estreinatu du Elizoste aretoan
Gela hau martxan jartzea herritarren —bereziki gazteen— eskaera errepikatu bati erantzuteko helburuz egin dute.

Mendatako Udalak lehen aldiz udal ikasketa gela bat prestatu du, gazteentzako eta unibertsitateko ikasleentzako bereziki pentsatutako zerbitzu legez. Elizoste aretoko goiko solairuan kokatu dute eta egunero zabalik egongo da 08:00etatik 22:00etara bitartean.
Gela hau martxan jartzea herritarren —bereziki gazteen— eskaera errepikatu bati erantzuteko helburuz egin dute, “ikasteko leku lasaia eta egokia eskatzen baitzuten”. Jakinarazi dutenez, gune berriak ikasketarako ingurune “funtzional eta erosoa” eskaintzen du, WIFI zerbitzuagaz.
Ekintza honegaz, udalak “pauso” bat gehiago eman du herritarren benetako beharretara egokitutako zerbitzu “erabilgarriak” eskaintzeko duen konpromisoan.

Mendatako ikasketa gela berria.Mendatako Udala