Euskara sustatu, Errigorako produktuak dastatuz
Bermeoko Berbalagunak Errigorako produktuak dastatzen. Bermeoko Berbalagun Errigorako produktuak dastatzeko aukera izan zuten Bermeoko Berbalagunek eguenean, Kabidxen. Iluntzetik gauera bitartean luze aritu ziren Errigorari buruz berbetan: ekimena, auzolana, Agerraldia edota produktuen ezaugarriak izan zituzten hizpide. Eta, gai horiez guztiez berba egin ahala, zainzuriak, arbendolak, ardoak, zukua, piperrak eta olioak dastatu zituzten, baita eskaerak bideratu ere. Hala, gogoratu dute hilaren 26an amaituko dela Errigorako produktuak eskatzeko epea, errigora.eus webgunean.