Mendatak hasiera eman dio HAPO berria egiteko prozesuari
Lehenengo informazio bilerara 50 lagun inguru bertaratu ziren, eta hurrengo topaketak ere zehaztu dituzte: lehenengoa, martxoaren 12an.

Mendatako Udalak martxan jarri du herriko Hiri Antolamendurako Plan Orokor (HAPO) berria egiteko prozesua. Lehenengo pauso modura joan den urtarrilaren 29an informazio bilera bat egin zuen Elizoste aretoan. Bertan, udal ordezkariek epe ertain eta luzera udalerriaren antolamendua ezarriko duen prozesuan jarraitu beharreko faseak aurkeztu zituzten.
Era berean, fase honetako hurrengo topaketak zehaztu zituzten: martxoaren 12an, parte hartze karpa irekia egingo dute; 20an, espazio publikoari, ingurumenari, mugikortasunari, etxebizitzari eta ekipamendu publikoari buruzko parte hartze jardunaldia; eta, 27an, hirigintza barnehartzaile tailerra. Eta, proiektuak aurrera egin ahala, udalak herritarrei hurrengo pausoen berri emanten jarraituko du.
Parte hartzea nabarmena izan zen lehenengo topaketan, 50 pertsona inguru bertaratu baitziren. Hala, herriaren hazkundea eta garapen jasangarria planifikatuko duen funtsezko dokumentua egiteko prozesuaren hasierak piztu duen interesaren erakusle izan zen bilera.

Mendatan HAPOaren prozesua azaltzeko lehen bilera.Mendatako Udala