300 pertsona baino gehiago, XI. Bake Topaketan
300 pertsona baino gehiago bildu ziren Gernika-Lumon sinbolismoak eta bakearekiko konpromisoak markatutako XI. Bake Topaketan; horien artean, Gernika-Lumoko alkate den Jose Mari Gorroño.

300 pertsona baino gehiago bildu ziren Gernika-Lumon sinbolismoak eta bakearekiko konpromisoak markatutako XI. Bake Topaketan parte hartzeko. Gernika-Lumoko Udalak nabarmendu duenez, Jose Mari Gorroño alkateak “ez zion hutsik egin hitzorduari”. Izan ere, aurten “kutsu berezia” izan du ekimenak, erromesaldiaren klabean Jubileuarekin bat eginez ospatu baita.
Bizkaiko gotzaina buru izan zuen eguna Mesedetako Ahizpen San Bartolome elizan hasi zen; toki hori, hiribilduko hainbat txoko zeharkatu zituen “ibilbidearen abiapuntu” izan zela azpimarratu dute, besteak beste, bere historiaren pasarte garrantzitsuak gogora ekarriz eta “bakearen hiri” gisa izan zuen zeregina indartuz. “Hasiera puntuaren aukeraketa ez zen kasualitatea izan. San Bartolome elizan, hiribilduarentzat leku enblematikoa den horretan, Mesedetako Andre Mariaren kongregazioa dago, aurten Errenteria auzora iritsi zeneko 400. urteurrena ospatzen duena”, gaineratu dute udal gobernuko kideek. Gainera, esan dute, memoriaren eta itxaropenaren artean, XI Bake Topaketa, beste behin ere, “hausnarketarako gunea” izan dela, batik bat, “elkarbizitzarako etorkizuna eraikitzen jarraitzeko”.