Azoka solidarioan bildutako 663 euroak Eutsi Gogor Danok Baterarentzat

Bermeoko Institutuko ikasleak Gabonetako bigarren eskuko azoka solidarioan bildu ziren abenduaren 23an, eta 663 euro lortu zituzten bertan saldutakoekin. Orain, lortutako irabaziak Eutsi Gogor Danok Batera elkarteari eman dizkiote, hau da, gaixotasun arraroak ikustarazteko helburua daukan herriko elkarteari.
Bermeo BHIko ikasleek komunitaterako proiektuak ikasgaiaren baitan prestatu zuten azoka lehenengoz, eta ikasleak izan ziren azoka hornitzeaz arduratu zirenak; eurek eraman zituzten jolasak, arropak, loreontziak etab. Gabonen atarian egin zuten, eta erantzuna oso ona izan zela diote.