Errepresio frankistak udalerrian izandako eragina aztertuko du Aranzadik
Muxikako Udalaren eta Aranzadiren arteko hitzarmenari esker, frankismo garaian Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan herritarrek jasandako errepresioari buruzko ikerketa lan bat egingo dute Aranzadiko historialariek.
Muxikako Udalak eta Aranzadik hitzarmena sinatuko dute aurten, eta frankismo garaian Muxikan, Ibarrurin eta Gorozikan herritarrek jasandako eskubide urraketei, errepresioari… buruzko ikerketa lan bat egingo dute.
uzti horren zehaztasunak, baina, etzi aurkeztuko dituzte Zubieta Errota liburutegian 18:30etik aurrera egingo duten aurkezpenean. Gainera, Javier Buces eta Maria Lespada historialariek Errepresio frankista Hego Euskal Herrian hitzaldia eskainiko dute.
Udal arduradunek jakinarazi dutenez, Aranzadik udalerrian egingo duen ikerketa bizpahiru urtekoa izango da, eta, udalerrian errepresioa jasan zuten herritarrekin datu bat sortzea izango du helburu, gero, oroimen webgune bat sortzeko. Hain zuzen ere, horretan jasoko dituzte pertsona horien datuak.
Gainera, esan dute ikerketak iraun bitartean ere hainbat hitzaldi eta aurkezpen egingo dituztela, ikerketa aurrera joan ahala ateratzen diren emaitzak ezagutarazteko.
Horrez gain, oroimen bulego bat jarriko dute martxan, zeinetan herritarren istoriak jasoko dituzten, eta zeinetara edonor joan daitekeen etxeko dokumentazioa edota argazkiak eroatera.